Ostatuko Neskatxaren Koplak

Oskorri

Isildu zaigu eguna larre ondoan asuna zure gomuta saminagoa bihotz nereko kutuna. Eperra garitzan kanta ehizeko zakurra zaunka teilatu gorriari dario nigar e-ta odol tanta. -------- Belar gainean bildotsa haizeak leun du hotsa esai-urratsen zarata hitza gorrotoaren hostotsa. Oilarrak harro kalparra zezena ez da koldarra Espainia aldean preso daukate nere senargai zangarra. --------- Eder basoan haritza pagoa lerden bortitza, bazter hauetan zenbait jaunskilok errez jan ohi du bere hitza. Ibaia dator uholde haizea uraren golde euskal andra gizonen odola ez da ixuriko debalde. Sagarrak daude ustelak mikaztu dira upelak lehengo aldean orain gara gu abertzale txit epelak. Udako sasoiak uzta larrean eder hirusta nire bularra zuk laztan ezik ximelduriko masusta. -------- Artoa zaigu zoritu sagarrondoak gorritu zu noiz itzuli itxaropena ez zait gogotik akitu. Euriak mardul Dario elurrak dirudi liho nire bihotzak ez dezaizuke sekulan esan adio. --------- Usoak dira igaro basoak dirau oparo nire magal gozoa dukezu zatozkenean abaro Zelaiak badu hesia ereina dugu hazia nere erraietan ernatuko da askazi ezin-hezia.

Watch the song video
Top songs from Oskorri
Playground Sessions Course Banner
Did you ever dreamed on playing piano?

Playground Sessions is a revolutionary new way to learn music and play the piano. No more boring courses. The adaptive videos automatically adjust to your skill level. Plus, you’ll receive regular feedback on your progress each week, plus a personal training plan from a professional piano teacher.

Start to play the piano instantly - and have fun doing it!